Hectorrek A1 maila egin du euskaltegian eta ikasturte osoa egunerokoan jaso du. Oso pozik dago Hector: lagun berriak egin ditu eta kalean euskaraz hitz egiten hasi da. Biba! Baina ikasturtea ez da beti samurra izan: urduritasuna, poza, lotsa, frustrazioa, harrotasuna, haserrea, maitasuna emozio-festa da euskaltegia! Eta eguneroko hau, euskaltegitik bizirik ateratzeko formula.
Inesek jatetxe batean lan egiten du asteburuetan. Ederretako ikaslea da eta tatuajeak gustatzen zaizkio. Larunbat gau batean istripua izango du bizikletarekin, elurraren erruz. Esnatzean, hala ere, Erdi Aroan aurkituko da eta Inexa izango da denentzat. Nola itzuli etxera? Nola itzuli XXI. mendera? Bizitza oso bat pasatu beharko du mundu zahar horretan, zorion eta zoritxarren artean, urteko lehen elurrak berriz ere...
Badira bost urte aitona hil zela, baina amonari ametsetan azaltzen zaio. Izugarrizko planak egiten dituzte bien artean. Baina dena ez da amets hutsean geratzen, plan horiek aurrera eramaten saiatzen dira biak. Ez da erraza, ordea, hildako aitona oraindik munduan dabilen amonarekin elkartzea. Horixe da ipuin honen gakoa. Egile onen liburu gehienetan bezala, umorerik ez falta ipuin honetan ere. Titulotik hasi eta azken punturaino testu erakargarri eta fina aurkituko du irakurleak bertan. Testua: Joxantonio Ormazaba / Ahotsak: Aintzane Crujeiras, Miren Gojenola, Joxe Kruz Gurrutxaga / Musika: On taldea: Xabier Zeberio eta Pello Ramirez